San Inazio egun jendetsua Urbian
Atzo egun handia zuten Urbian. San Inazio eguna ospatzeko, urteroko legez, meza, bertso saioa eta artzain txakur lehiaketa izan zituzten goizean. Arratsaldean, berriz, Oñatiko Miren, Agur eta Oierrekin erromeria zian zuten. Giro ederrean, jende ugarik pasa zuen eguna Urbiako zelaietan.
Arabako eta Gipuzkoako Partzuergoek eta Urbiako Fondak antolatzen dute jaia.