![Zerain](http://goierri.hitza.eus/site/files/2016/06/museoen-eguna-Zerain2-.jpg)
Abuztuan, ostegunero bisita gidatuak antolatu dituzte Zerainen, bertako meategia, zerrategia eta gaztandegiak ezagutzeko. Etzi, abuztuaren 3an,
Burdinaren mendia: ingeles eta alemaniarrek utzitako ondarea bisita egingo dute. 10:30ean hasiko da. Turismo bulegoan elkartuko dira, eta bi ordu inguru iraungo du bisitak. Parte hartzeko, aurrez erreserba egin behar da (943 80 15 05).
Datozen ostegunetako bisitak:
- Abuztuak 10: Burdinaren mendia: bertako biodibertsitatea (3 ordu)
- Abuztuak 17: Barbari: Aizkorriko larreak (3 ordu)
- Abuztuak 24: Burdinaren mendia: paisaia bizia (3 ordu)
Asteburuetan ere bisitak
Bestalde, ostiralero, larunbatero eta igandero bisita gidatuak egingo dituzte Burdinaren Mendira eta Larraondoko zerrategira. 12:00etan aterako dira turismo bulegotik, eta ez da erreserbarik egin behar.