'Ormaiztegi, lehengo eta gaurko begiradak' argazki lehiaketa jarri dute martxan
www.ormaiztegi.org webgunean.
Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatzen dituen Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, Ormaiztegiko Udalak argazki lehiaketa jarri du martxan. Ormaiztegi, lehengo eta gaurko begiradak izena du lehiaketak. Izan ere, parte hartzaileek gaur egungo argazkiak atera beharko dituzte herrian, baina argazki zaharrak eredu hartuta. Horretarako, Zumalakarregi museoan ikusgai jarri dituzte XX. mendeko 25 bat argazki. Horietakoren bat aukeratu, eta leku berean gaur egungo argazki bat atera beharko da.
Lehiaketaren helburuak azken hamarkadetan Ormaiztegik jasandako aldaketak jasotzea eta herriko ondarea balioan jartzea dira. Irailaren 24ra arteko epea dago argazkiak aurkezteko. Bitarte horretan ikusgai izango dira argazki zaharrak Zumalakarregi museoan. Parte hartzaile bakoitzak gehienez hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu. Irabazleak 200 euro jasoko ditu. Bestalde, parte hartzaile guztiei argazki oroigarri bat emango zaie.
Oinarriak ikusgai daude