Urretxuko gastronomia lehiaketan haragi bolak prestatu beharko dituzte
Urretxuko Santa Anastasia jaietako ekitaldi arrakastatsuenetakoa da gastronomia lehiaketa. Dagoeneko eman dute jakitera zein izango den aurten prestatu beharreko platera: haragi bolak ardo beltz erara. Jaietako larunbat arratsaldean izango da
Urretxuko Santa Anastasia jaietako ekitaldi arrakastatsuenetakoa da gastronomia lehiaketa. Dagoeneko eman dute jakitera zein izango den aurten prestatu beharreko platera: haragi bolak ardo beltz erara. Jaietako larunbat arratsaldean izango da lehiaketa, eta ondoren Ederrena pilotalekuan jango dute prestatutakoa. Izen ematea irailaren 9an egin beharko da, 11:00etatik 13:00etara, kultur etxean.
Galela Gastronomia Lehiaketaren Lagunak elkarteak antolatu du aurtengoa, baina datozen urteetarako errelebo bila dabiltza.