Lazkaoko Maizpide euskara barnetegiko udako kultur egitarauaren barruan, atzo iluntzean Baga Biga Higa ikuskizuna eskaini zuten Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez musikariek. Euskal Musikaren historia errepasatu zuten bien artean, ahozko azalpenak eta garaian garaiko abestien interpretazioak tartekatuz: kantak argizarizko bobinetan grabatzen zituzten sasoiak, Ez Dok Hamairuren garaia…
Maizpideko aretoko bi solairuak bete egin ziren ikuskizunerako, eta aulki gehiago jarri behar izan zituzten inguruan, jendea eseri ahal izateko. Giro atsegina sortu zen antzoki txikian. Bitxikeri modura, Elorrietak oinutsik egin zuen emanaldia.
Ondorengo bideoan, Eperrak kanta abesten:
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.