‘Pissenlit love’, Urretxu Zumarragan gertatzen den maitasun kanta
Ipar Euskal Herriko Zezenaren Taldea musika taldeak abesti bat eskaini dio Urretxu-Zumarragari: Pissenlit love. Patatra izeneko diskan sartu dute, eta gure herrian gertatzen den maitasun istorio batez hitz egiten du.
Urretxu Zumarragan lore ttipi bati ohartu nintzen Ondotik pasa, sekulan ez kasurik emaiten Ene gisa, ez zen osoki iratzarria gauak ximurtua kolore arrunt arruntekoa ez beste mundu batetakoa Lore ttipia beti ene beha balitz bezala Ulertu nuen hura bai zela ene iguzkia Berantesten zaut biharamuneko goiz ederra Ta espero bezala Urretxu Zumarraga herrian ikusi zaitut maitia