Urpean altxorra topatzeko aukera izango dute haurrek Lazkaoko igerilekuan, etzi
Ur azpian altxorrak topatzeko ez dago itsasoan murgildu beharrik. Lazkaoko igerileku irekietan, larunbatean, hondoratutako itsasontzi baten arrastoak topatzeko aukera izango dute 7-15 urte bitarteko haurrek. Ur azpian arkeologoen lana ezagutu eta buzeatzen ibiliko dira.
Parte hartu ahal izateko, aurrez izena eman behar da. Bi saio egingo dituzte, 12:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Guztira 80 leku daude, eta gehiagok izena emanez gero, zozketa egingo dute.