Partida zaila izango dela badakien arren, irabazteko gaitasuna duela erakutsi nahi du aramarrak
Iker Irribarria pilotari aramarra.
Azken buruz buruko finalean Iker Irribarria aramarrak ez zuen txapela Goierrira ekartzerik lortu, Oinatz Bengoetxearen aurkako partida 18-22 galduta. Astelehenean, ordea, Bengoetxea VI-ren aurka berriro ere jokatzeko aukera izango du Irribarriak, Gasteizko Ogeta pilotalekuan, jaietako egitarauaren barruan, 22:00etan.
Aramarrak adierazi du errebantxarako gogoz dagoela, eta ondo ikusten duela bere burua. “Konsziente naiz partida zaila izango dela, baina nire helburua irabaztea da; partida hori irabazteko gai naizela erakutsi nahi dut”, adierazi du.