Organo Barrokoaren Jaialdia ospatzen ari dira. Loreto Aramendi organojoleak igandean eskainiko du kontzertua, 18:00etan.
Ataungo organoa eta hondoan Tourseko San Martin elizaren aldarea. /Aimar Maiz
Ataunen, 11. urtez antolatu dute Organo Barrokoaren Jaialdia, Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan. Euskal Herriko zein nazioarteko artistak izaten dira jaialdian, eta Tourseko San Martin elizako organoa lagun dutela, kontzertu ederrak eskaintzen dituzte. Jaialdiaren baitan, igandean
Loreto Aramendi organojolearen kontzertua izango da Ataungo elizan, 18:00etan.
Orion jaioa da Aramendi, eta Donostiako Goi Mailako kontserbatorioan egin zituen ikasketak. Piano, klabe, organo eta ganbera musikako gradua lortu zuen bertan, eta gero nazioartean osatu zuen musika formakuntza. Gaur egun Donostiako Kontserbatorio Profesionaleko irakaslea da, eta nazioartean egiten ditu emanaldiak: Estatu Batuak, Alemania, Italia, Japonia, Suitza…
Bestalde, astelehenean, nazioarteko ikastaroan parte hartuko duten organojoleen bisita jasoko du Ataungo elizako organoak.