Ez du hausturarik, baina kolpeak eta urradura handiak ditu gorputzaren ezkerraldean.
Pello Olaberria, gaurko erorikoaren ondoren. / Murias Team
Egunotan
Volta Portugal txirrindulari lasterketan parte hartzen ari zen Pello Olaberria mutiloarra, Murias Team taldearekin. Gaurko etapan, ordea, eroriko gogorra izan du eta ezin izan du jarraitu.
Murias Team taldeak eta Olaberriak zabaldutako informazioaren arabera, ez du hausturarik baina kolpe eta urradura handiak ditu gorputzaren ezkerraldean. Ondorioz, ez du parte hartuko datozen eguneko lasterketetan ere.
Abuztuaren 4an hasi zen itzulia, eta gaurkoa hirugarren etapa izan da. Guztira hamar etapa izango dira, eta abuztuaren 15ean amaituko da.
Olaberriak berak eman du erorikoaren berri bere Twitter kontuan:
Jon Ander Intsausti herrikideak pena agertu du Olaberriak proba utzi beharragatik: