Euskal dantzak Riminiko hondartzan, Legazpiko Korosti dantza taldearen eskutik
Italiako Rimini hirian izan aste honetan Legazpiko Korosti dantza taldeko 35 kide, Moonlight Event izeneko jaialdian. Dagoeneko bueltan dira, eta egonaldiaren balorazioa egin dute. “Ongi pasa dugu, baina ekitaldiaren antolaketan nahiko txarra izan da”, nabarmendu dute taldekideek.
Bi egunetan dantza egin dute Legazpikoek, igande gauean eta asteartean. Lehenengo egunean euskal dantza tradizionalen erakustaldia egin zuten. Bigarren egunean, berriz, dantza berritzaileagoak erakutsi zituzten. Hondartzan egin dituzte emanaldiak, eta guztira nazioarteko 18 taldek parte hartu dute.
Dantza egiteaz gain, Italiako txokoak ezagutzeko ere baliatu dute bidaia. Rimini eta San Marino hiriak ezagutu dituzte, eta hondartzan ibiltzeko astia erei izan dute.