Goierriko zortzi partaidetza proiektutara 29.070 euro bideratuko ditu Foru Aldundiak
Goierriko zortzi udalerrik aurkeztutako proiektuek lortu dute diru laguntza.

Legazpiren kasuan, Agenda 21eko foroetarako aholkularitza espezializatua kontratatzeko izango da diru laguntza. / Legazpiko Udala
- URRETXU. 4.000 euro. Gobernu Irekirako Estrategia baten barnean herritarren parte hartzea instituzionalizatzea.
- SEGURA. 4.000 euro. Espazio publikoan herritarrak erabakitzen, 2017ko partaidetza proiektu izarra.
- ZALDIBIA. 4.000 euro. Zaldibia eraberritzen proiektua.
- ITSASONDO. 4.000 euro. Denok bidean: herri bideen inbentarioa elkarrekin egin eta onartzea.
- LEGAZPI. 3.800 euro. Agenda 21en herritarren foroak prestatzeko eta dinamizatzeko aholkularitza espezializatua.
- ZUMARRAGA. 3.641,9 euro. Udal parte hartzaile bat ezartzeko indargune eta gabezien diagnostikoa.
- ORDIZIA. 3.641,9 euro. Ordiziako hondakin mahaiaren jarraipena.
- BEASAIN. 1.986,82 euro. Mugikortasun eta hirigintza arloko aukerak eta irtenbideak.