Gaur goizean hasi dira lanekin, eta egunean zehar amaitzea espero dute.
Goizean goiz hasi dira lanekin. Estalkia kendu dute, konponketak egiteko. / Maialen Igartua
Gaur goizean hasi dira Igartzako Jauregiko teilatuko estalkia berritzen. Lanak astelehenean hastekoak ziren, baina euriaren eraginez atzeratu egin behar izan dituzte. Egun osoan ariko dira lanean, eta eguna amaitzerako lanak bukatzea da asmoa.
Igartzako estalkiak ur filtrazioak zituen Beasaingo Udalaren arabera, eta arazo hori konpondu nahi da. Horretarako, estalkia ongi zigilatuko dute. Gainera, xafla berezi bat jarriko diote, jauregiko patiora sartzen den argiaren intentsitatea murrizteko.
Lanek 9.000 euroko aurrekontua dute, eta Madrilgo BAT enpresak egingo ditu.