Itsasondon gaur ospatu dute eguna, jubilatuen bazkariarekin. Idiazabalen eta Zumarragan, bihar.
Itsasondon bazkaria egin dute jubilatuen elkartean. / Maialen Igartua
Andre Mari eguna da bihar, eta festarako aitzakiarik ez da faltako Goierrin. Gabirian eta Zerainen herriko festak ospatzen ariko dira, bete betean. Beste herri batzuetan, berriz, eguna bera ospatuko dute. Non aukeratua bada, beraz.
Itsasondon, bezperara pasa dute ospakizun eguna. Herriko jubilatuek bazkaria izan dute gaur, elkartean. Kanpoko bero sapari aurre eginez, elkarteko itzalpean bazkaldu dute 50 lagun inguruk. Bihar meza izango dute, 11:00etan.
Bihar, Idiazabalen eta Zumarragan
Zumarragan, ezpata dantza eta ohorezko aurreskua dantzatuko dituzte bihar Irrintzi dantza taldeko kideek, Antxinako Ama txistulari taldearen laguntzaz, tradizioari jarraituz. Ezpata dantza Jasokundeko Andre Mariaren elizan dantzatuko dute, 11:00etako mezan. Ondoren, 12:15ean, Euskadi plazara joango dira, eta udal agintarien aurrean egingo dute ohorezko aurreskua.
Idiazabalen ere ospatuko dute Andre Mari eguna bihar. Gurutzetako ermitan meza eskainiko dute, eta ondoren hamaiketakoa banatuko diete bertaratutakoei.
Itsasondoko bazkariko argazkiak: