Larunbatean jokatu zuten partida, Azkoitiko Anaitasuna taldearen aurka.
Azkoitiako alkateak oroigarria eman zion Beasain futbol taldeko kapitainari. / Anaitasuna
Denboraldi aurreko partidak jokatzen ari da abuztuan zehar Beasain futbol taldea. Joan den larunbatean Azkoitiako Anaitasuna taldearen aurkako partida izan zuten, eta 0-2 irabazi zuten Txerloia futbol zelaian.
Larunbateko partida irabazita, XXI.
Andre Mari Saria eskuratu zuten beasaindarrek. Hala, Javi Zubizarreta Azkoitiko alkateak oroigarria eman zion Beasaineko kapitainari.
Xabier Sagarzazu futbolari azkoitiarraren omenez jokatzen dute urtero Andre Mari saria Azkoitian. 1987an hil zen Sagarzazu, 29 urte zituela, bat batean.
Abuztuaren 19an Tolosaren aurka
Datorren larunbatean, abuztuaren 19an, jokatuko dute Beasaingoek denboraldi aurreko azken partida. Tolosako taldearen kontra jokatuko dute, kanpoko zelaian.