Gaur haurren eguna dute. Iluntzean txupinazoa botako dute, eta sagardo dastaketa eta txekor jatea izango dituzte.
Gogotsu egin dute haurrek eliz bueltako korrika saioa. / Maialen Igartua
Gaur iluntzeko zortzietan botako dute Zerainen Andre Mari jaiei hasiera emateko suziria, eta aurten
herriko haurrek izango dute pregoia irakurtzeko ardura. Behin suziria botata, sagardo dastaketa eta txekor jatea izango dituzte. Aurten, lehen aldiz, beganoentzako eta zeliakoentzako jakiak ere izango dira, denek jaiez gozatu ahal izateko.
Sagardo dastaketan bederatzi sagardo izango dira aukeran: Oiharte eta Otatza Zeraingoak, Rufino, Urbitarte, Bereziartua, Zabala, Iparragirre, Aburuza eta Setien. Gauean, berriz, erromeria izango da Gau Argi taldearekin, baita mojito festa ere.
Andre Mari bezperako sagardo dastaketak eta txekor jateak arrakasta izaten du Zerainen, eta inguruko herrietako jende ugari bertaratzen da. Hori dela eta, aurten
autobus zerbitzua jarri dute Ordizia, Beasain, Zegama, Segura eta Mutiloatik.
Gaur haurren eguna
Suziria iluntzean botako badute ere, Zeraingo haurrak hasi dira dagoeneko jaiak ospatzeko. Goizean puzgarriak jarri dituzte herrian, eta 11:30ean eliz bueltako korrika saioa egin dute. Hamabost haurrek parte hartu dute. Zortzi urte bitartekoek buelta bat eman diote elizari. Zortzi urtetik gorakoek, berriz, bi buelta. Gogotsu ekin diote probari, eta amaitutakoan domina bana banatu diete parte hartzaile guztiei.
Play back saioa ere egin dute eguerdian. 13:30ean haur bazkaria izango dute Mandion. Arratsaldean, berriz, buruhandiak eta apar festa.
EGITARAUA
ABUZTUAK 14, astelehena
17:00: Buruhandiak.
18:00etatik 18:45etara: Apar festa.
20:00: Festei hasiera emateko, pregoia, suziriak eta kanpai bueltakoak. Segidan: Sagardo-edana eta txekor-jana. 9 Sagardotegi: Oiharte eta Otatza Zeraingoak, Rufino, Urbitarte, Bereziartua, Zabala, Iparragirre, Aburuza, Setien.
22:00: GAU ARGI taldearekin erromeria eta Mojito festa.
ABUZTUAK 15, asteartea: ANDRA MARI EGUNA
09:00: Txistularien etxez etxeko goiz eresia.
11:00: Meza Nagusia.
12:00: Plazako frontoian pilota partidak; adin ezberdineko gazte neska eta mutilak.
12:30: Txakolin dastatzea eta Lumagorriko hegoak parrilan erreta jateko aukera.
16:00: Andra Mari bola txapelketa.
18:30: Herri kirol eta jolasak plazan.
20:30: Triki-poteoa mozorrotuta. Aurtengo mozorrotzeko gaia FILMAK. Gaueko 21:30etan: Gazte afaria mozorrotuta herriko plazan.Oiharteko sagardoa eta Ostatuko afaria . (Tikeak Ostatuan salgai).
Iluntzeko triki poteo eta gaueko musika: ELIZAGOIEN AHIZPEn eskutik.
ABUZTUAK 16, asteazkena: SAN ROKE EGUNA
11:30: Meza Nagusia.
13:00: Herriko artzainek egindako gazten probaketa plazan.
Ordu berean: Toka txapelketa
16:00: San Roke bola txapelketa.
20:30: Herri afaria. (Mahaia gordetzeko 18:00etarako eman behar da izena eta mahaia jartzeko laguntza eskertuko litzateke). Bertsotan Sebastian Lizaso eta Iker Zubeldia arituko dira.
Ondoren: JERRY musikariarekin dantzaldia.
ABUZTUAK 17, osteguna
Arratsaldeko 16:30etan: Herri txukuntzea.