Legazpiko Ormazarreta zalditegitik abiatu eta Mirandaolara egin zuten joan etorria.
Mirandaolaraino joan ziren zaldiz. / Ormazarreta zalditegia
Larunbatean, Urola Garaia Turismoak antolatuta, Inaziotar bidea beste modu batera egiteko aukera izan zuten hainbat lagunek: zaldiz. Legazpiko Ormazarreta zalditegitik abiatu ziren, eta Mirandaolaraino joan ziren errege bidetik. Buelta, berriz, Inaziotar bidetik egin zuten. Hiru lagunek parte hartu zuten, Ormazarretako arduradunek lagunduta. Eguraldi bikaina egin zien.
Inaziotar bidea San Inaziok 1522 Loiolatik Manresara egin zuen bidea da, eta lehenengo etapa Zumarragan bukatzen da. Bigarren etapa, berriz, Zumarragan hasi eta Arantzazun (Oñati) amaitzen da, Legazpitik barrena pasaz. Hain zuzen ere, bigarren etapa horren zati bat egin zuten larunbateko irteeran.