Etzegarateko jaitsieraren amaieratik, Castillo parera itxiko dute errepidea, ostiraletik astelehenera.
OLYMPUS DIGITAL CAMERA
Gipuzkoako Foru Aldundiak N-1 errepideko zorua berritzeko lanak egingo ditu asteburuan, Etzegarateko jaitsiera amaitzen den lekutik Castillo pareraino, Irunerako norantzan. Bide zati hori erabat itxiko dute, larunbatean 19:00etatik astelehenean 22:00 arte. Bitartean, autoak Gasteizerako norantzako errailetik desbideratuko dituzte.
N-1 erabili beharrean, asteburuan AP-1 Gasteiz-Irun errepidea erabiltzea gomendatu du Aldundiak, ordezko bide gisa.