Xabat Goikoetxea, txistorra lehiaketako sariarekin. / Aimar Maiz
Atzo arratsaldean txistorra lehiaketa izan zuten Gabirian. Sei harategik parte hartu zuten, denak gabiriarrenak. Mimoz prestatu zituzten txistorra zatiak, eta herritarrei banatu zizkieten. Joxe Benito Deba izan zen irabazlea, eta haren iloba Xabat Goikoetxeak jaso zuen saria.
Txistorrari laguntzeko, sagardoa ere banatu zuten atzokoan. Guztira 11 sagardo dastatzeko aukera izan zen.
Bestalde, jaietako bola eta toka txapelketa ere atzo amaitu zen. Bolatan, Patxi Arrondo zeraindarrak irabazi zuen. Tokan, berriz, Antonio Amundarainek.
Gaur iluntzean, afari merienda eta Joselu Anaiak
Jaiei amaiera emateko, gaur baitute azken eguna, 19:00etan ardoa banatuko dute herrian eta bakoitzak etxetik eramandakoarekin, afari merienda egingo dute. Gauean, berriz, Jose Anaiak taldearekin erromeria izango dute.