Antziñe Biain Saharako El Aaiun kanpamendutik kanporatu dute
Zumarragako EH Bilduk bere Twitter kontuaren bidez jakinarazi duenez, Antziñe Biain Zumarragako zinegotzia Mendebaldeko Saharako El Aaiún kanpamendutik kanporatu du Marokoko poliziak. Igandean iritsi zen hara, eta asteartean, giza eskubideen
Zumarragako EH Bilduk bere Twitter kontuaren bidez jakinarazi duenez, Antziñe Biain Zumarragako zinegotzia Mendebaldeko Saharako El Aaiún kanpamendutik kanporatu du Marokoko poliziak.
Igandean iritsi zen hara, eta asteartean, giza eskubideen alde lan egiten duen ekintzaile batekin bilduta zegoela, poliziak pasaportea eta datuak eskatu zizkion. Arrazoi politikoengatik joana zela argudiatuz, kanpamendutik kanporatu eta Agadir hirira joateko agindu zioten.
Kanporatzeko unea “tentsio eta estres handikoa” izan zela adierazi dio Biainek EFE agentziari.
Irudia: @ehbilduzumarrag (Twitter)