Gemma Urteaga, Lizardi sariketako finalean
Ostiralean jokatuko dute Bertsolari Gazteen XLI. Lizardi Sariketako finala, eta seikote horretan, goierritar bat izango da, Gemma Urteaga beasaindarra. Pasa den asteburuan jokatu dituzte Lizardi Sariketako kanporaketak. Jokin Bergara eibartarra eta Nahia Sasco lekuindarra zuzenean sailkatu ziren, bakoitzak bere kanporaketa irabazita; Gemma Urteaga, Beñat Jauregi Fede, Joanes Illarregi eta Maider Arregi berriz, puntuazioaren arabera sailkatu ziren.
Finala ostiral gaueko 22:00etan izango da, Zarauzko Modelo aretoan. Sarrerak 3 euroan jarriko dituzte salgai. Ekitaldi berean, XXXIII. Basarri Bertsopaper Lehiaketako sariak banatuko dituzte.