Legazpiko auzoak herrigunearekin lotzen dituen Junetorri autobusaren ordutegiak eta maiztasuna ohikoak izango dira etzitik aurrera.
Ohiko zerbitzuez gain, autobusak joan-etorri bereziak egingo ditu irailean eta urrian. Hain zuzen, datorren igandeko Artzain Egunaren harira zerbitzua ugarituko du Legazpiko Udalak eta honako ordu tarteetan ere bidaiariak jasoko ditu: 10:30-14:30 eta 17:30- 21:47. Hurrengo zerbitzu bereziak Agorreko Santikutzen bueltan egingo ditu autobusak irailaren 16an eta 17an; ordu tarteak Artzain Eguneko berberak izango dira.
Irailaren 15etik 21era Mugikortasun Iraunkorraren Astea ospatuko dute Legazpin eta ibilbideak nahiz maiztasuna ohikoak izango diren arren, zerbitzu guztiak doan izango dira. Azkenik, urriaren 1ean, Aizkorrin Barrena mendi martxa egingo da eta Brinkolatik ohi baino irteera gehiago egingo ditu autobusak: Brinkolatik irtengo da: 14:00, 15:00 eta 16:00.