Opor handiak bukatzeko, San Joan Txiki Olaberrian
Olaberriko jai nagusiak udaren hasieran ospatu bazituzten, San Joanetan, abuztuari adio esateko beste ohitura bat ari dira ospatzen, gaur: San Joan Txiki. Egun osoko egitaraua dute, 11:00etan hasita. Meza ondoren, udaletxe alboko plazan hamaiketakoa jan dute olaberritarrek. Beste urte batzuetan baino jende gutxixeago arrimatu da, aurten. Mahaietan jarritako janaria agortzerik ez dute lortu.
Festak arratsaldean segiko du. Haur jolasak eta apar festa (15:00-19.00), pilota partidak (18:00), Iñaki eta Gari trikitilariak (20:00), afaria oilasko errearekin eta Gernikako piperrekin (20:30), eta Guri5 musika talde gabiriarraren erromeria (22:00) izango dira Olaberrian, gaur.