EHko txapelketa mistoan bigarren Esnaola eta Etxaburua
Euskal Herriko txapelketa mistoan txapela irabazteko oso gertu izan ziren igandean, Igor Esnaola legorretarra eta Alatzne Etxaburua zizurkildarra, trontzan. Ontsalok eta Eugik irabazi zuten finala. Emozio handiko finala izan zen, oso gertu ibili baitziren Etxaburua eta Esnaola. Bikote bakoitzak etzanda jarritako 45 ontzako enborrari 15 epai eman behar izan zizkion.
Eugi eta Ontsalo ziren faborito, eta hasieratik bukaerara oso lan ona egin zuten. Lan guztiak burutzeko, 5 minutu eta segundo bat behar izan zituzten, Etxaburuak eta Esnaolak baino 54 segundo gutxiago: 5 minutu eta 55 segundo behar izan zituzten zizurkildarrak eta legorretarrak.
Podiuma Etxabarriak eta Kañamares V.ak osatu zuten: 6 minutu eta 28 segundoan amaitu zuten beren lana. Atzetik, Izkue eta Kañamares IV.a (6:38), Egurrola eta Zubizarreta (7:33) eta Batirtze eta Arkaitz Ispizua (7:41) sailkatu ziren.