Langabetuei laguntzeko ekimena
Zumarragako Udalak Ekimena egitasmoa abian jarri du, langabetuei laguntzeko. Egitasmoa iraila amaieran jarriko da abian. Langabetuei lana bilatzeko erremintak emango dizkiete. 22 eta 55 urte bitarteko hamabost lagunek parte hartuko
Zumarragako Udalak Ekimena egitasmoa abian jarri du, langabetuei laguntzeko. Egitasmoa iraila amaieran jarriko da abian. Langabetuei lana bilatzeko erremintak emango dizkiete. 22 eta 55 urte bitarteko hamabost lagunek parte hartuko dute. Sei hilabetetan tailerrak egingo dituzte. Parte hartu nahi dutenek irailaren 9a baino lehen eman behar dute izena, Zumarragako udaletxean.