Bihar hasiko da zine denboraldia Ordiziako Herri Antzokian
Udako oporretatik bueltan, Ordiziako Herri Antzokiak bihar ekingo dio zine denboraldi berriari. Aurreneko astebururako, Cédric Jimenez zuzendari frantziarraren El hombre del corazón de hierro filma aukeratu dute. 1942an, nazien inperioa indar betean dela, txekiar erresistentziako bi gazte SSetako burua hiltzen saiatuko dira. Emanaldiak bihartik astelehenera izango dira; umeentzako emanaldiak berriz, datorren asteburuan hasiko dira.
- Irailak 1, ostirala: 22:15
- Irailak 2, larunbata: 19:30 eta 22:15
- Irailak 3, igandea: 19:30 eta 22:15
- Irailak 4, astelehena: 19:30