Aitor Mantxola: «Artzain lana lotua da, baina aldi berean askatasuna ere ematen dizu»
Gipuzkoako Artzain Eguneko gazta lehiaketan lehen saria irabazi berritan, gustura hitz egin du Aitor Mantxolak, Makatza baserriko belaunaldi berriaren ordezkariak.
Gipuzkoako Artzain Gazta onenaren saria espero al zenuten?
Ez, inondik ere. Lehenengo urtea da gure etxeko Ines Argaratek gaztak ketzen dituela. Sopelan (Bizkaia) laugarren saria atera genuen ketutako gazta batekin eta etxera bueltan guztiak ketu zituen. Legazpin ez dago gaztak ketzeko ohiturarik ezta ketutako gaztak erostekorik ere
Makatzako belaunaldi berria zara. Nolatan?
Nik lantegi batean egiten nuen lan eta Pedro Gabiria aitaginarrebari ebakuntza egin behar ziotela-eta hari laguntzen hasi nintzen baserriko lanetan orain urte eta erdi. Gero lana utzi, eta hartan jarraitu nuen. Baserrian jaiotakoa naiz eta betidanik tira egin dit honek. Artzain lana lotua da, baina aldi berean askatasuna ere ematen dizu. Gaurko saria jaso ondoren, oraindik eta gusturago nago hartutako erabakiarekin.