Huntza taldekoak Japoniara doaz
Uda betea izaten ari da Huntza taldeko kideentzat. Uztailean eta abuztuan 30 kontzertutik gora egin dituzte, Euskal Herrian, eta baita Herrialde Katalanetan ere. Irailetik aurrera ere hainbat konpromiso lotuak dituzte dagoeneko; horien artean, baita nazioartekoak ere. Azaroan, Japoniara joango da talde gipuzkoarra eta lau kontzertu dituzte lotuta.
Huntza taldea 2014. urtean sortu zuten, Bilbon elkar ezagututako sei ikasle gipuzkoarrek. Horietatik bi ataundarrak dira, Aitzol eta Inhar Eskisabel anaiak. 2016an atera zuten Ertzetatik diskoa, eta Aldapan gora kantari esker, oso ezaguna egin da taldea.