Zegamarrak kostako bidean
Igandean Gipuzkoako birako lehen etapa egin zuten Zegamako Amezti mendi taldekoek, Hondarribitik Pasai-Donibanera doan Talaia bidea, hain zuzen ere. Higerreko lurmuturretik abiatu ziren eta lehen zatia itsasertzetik egin zuten. Ondoren, Jaizkibelen barneratu ziren. Dorreen ibilbidearekin bat egin eta Pasaiara iritsi ziren. Paisaia benetan ederrez gozatu zutela azaldu dute.