Bi trafiko ezbeharrek auto ilada luzeak sortu dituzte N-1 errepidean
Goiz zaila izaten ari da Goierriko errepideetan, euria eta zoru bustia direla medio. Goizeko 08:45ean, Beasainen izan da lehen ezbeharra. N-1ean, Gasteizko norantzan, ibilgailu batek beste bat jo du atzetik. Errei bat itxi egin behar izan dute, eta auto pilaketak sortu dira. Handik gutxira, 09:15ean, Legorretan izan da bigarren istripua, hura ere N-1 errepidean. Hainbat ibilgailuk elkar jo dute Donostiara bidean, eta kamioi bat irauli eginda; hala, errepidea erabat itxi dute norantza horretan. Hori dela eta, trafikoa herrigunetik desbideratzen hasi dira, eta erretentzio luzeak sortu dira, bai N-1ean eta baita errepide zaharrean ere.