CAFeko langileen elkartasuna Kataluniarekin
Diadako ospakizunekin bat eginez, Beasaingo CAF lantegiko hainbat langilek elkartasuna erakutsi diote Kataluniako herriari. LAB sindikatuak deituta, elkarretaratzeak egin dituzte lantokian, “kataluniar herriarekin eta langilegoarekin bat” egin dutela erakusteko. “Aldaketa sozialerako independentzia” lemapean egin dituzte bilkurak, eskuetan senyerak hartuta.