Josu Etxeberria nafarrak irabazi du Lierniako Txirrindulari Proba
Lierniako 36. Txirrindulari Proba jokatu dute asteburuan eta Intersport Irabia taldeko Josu Etxeberria nafarra izan da nagusi. Etxeberriak 55 kilometroko etapa irabazi zuen, Iñaki Muruari (Limousin-Oriako) eta Andoni Lopez de Abetxukori (Arabarrak) aurrea hartuta. Segura eta Liernia arteko 4 kilometroko erlojupeko proba ere egin zuten, eta bertan, Fundacion Lintxuko Ibon Ruiz izan zen azkarrena; Etxeberriak bigarren egin zuen. Bi denborak batuta, Josu Etxeberriak jaso du Liernia saria. Taldeka berriz, Limousin-Oriako izan da puntu gehien batu dituena.