Ane Miren eta Aritz Ormazabalek ikastolaren logo berria egin dute
Ane Miren eta Aritz Ormazabal anaia-arrebek ikastolaren logoa berritu dute. Irudi zaharra eguneratu dute, jatorrizko forma eta koloreak errespetatuta. Logo berria atzo aurkeztu zuten, Montse Alkorta ikastolako zuzendariak eta Ormazabal
Ane Miren eta Aritz Ormazabal anaia-arrebek ikastolaren logoa berritu dute. Irudi zaharra eguneratu dute, jatorrizko forma eta koloreak errespetatuta.
Logo berria atzo aurkeztu zuten, Montse Alkorta ikastolako zuzendariak eta Ormazabal anaiek. Alkortak ikastolak oso une garrantzitsua bizi duela gogoratu zuen. «Aurreko ikasturtea oso garrantzitsua izan zen, 50. urteurrenagatik. Baina oraingoan erronka gehiago ditugu oraindik. 2-6 urteko haurrek instalazio berriak dituzte eta hilaren 24an Kilometroak festaren lekukoa hartuko dugu Oñatin».
50. urteurrena dela eta, logoa berritzea ere erabaki dute. «Zaharrak 1980ko hamarkadako ezaugarriak zituen eta gogor samarra zen. Ez genuen goitik behera aldatu nahi, bi herriak eta komunitatea irudikatzen baititu. Koloreak ere ez genituen aldatu nahi, baina bai apur bat leundu».
Egileen iritzia
Ane Miren Ormazabal diseinatzaile urretxuarrarekin harremanetan jarri ziren eta honek bere anaiari laguntza eskatu zion. Gattiken enpresaren ize-nean, hainbat logo aurkeztu zituzten. Ikastolako lan talde batek atzo aurkeztutakoa hautatu zuen. Ormazabal anaia-arrebek eskerrak eman zizkioten ikastolari.
Logoaren tipografia eta irudia borobildu eta koloreak leundu dituztela esan zuten. Gainera, testua elkartu egin dute. Logo berria ere gorria eta berdea da, baina dagoeneko ez dira ikurriñako gorria eta berdea: leuna-goak dira. Marka zaharrak bi herriak irudikatzen zituen eta berriak ere bai. Ikastolako ko- munitatea ere irudikatzen du: elementu bat irakasleak dira, bestea gurasoak eta erdiko txurigunea ikasleak.
Zaharra diagonala zen eta berria ere bai. «Horrek markari dinamismoa ematen dio. Ikastola bizia dela, gizartearekin eta herriarekin batera mugitzen dela», azaldu zuten.
Bukatzeko, Alkortak hemendik aurrera ikastolaren irudi korporatiboa logotipoko berdea izango zela aurreratu zuen.