Egutegiko lehiaketako bi sari eman dituzte; bata uztailekoa eta bestea abuztukoa. Uztaileko txokoa Otaño zela 53 lagunek asmatu zuten eta zozketan Iker Zabaleta atera zen irabazle. Zabaletak 50 eurotako txartela jaso du Legazpiko jatetxeetan erabiltzeko. Abuztuko txokoaren izena Brinkolako Igaralde Uharka izan da eta 31 erantzun jaso dituzte. Zozketan Maialen Ariztimuño izan da saritua eta 50 euroko txartela jaso du Legazpiko dendetan erabiltzeko.
Udal eguteko iraileko hilabetean azaltzen den Legazpiko txokoaren lehiaketa martxan da eta zozketan parte hartzera animatu nahi dituzte legazpiarak.