Euskal ondareko irudiak nazioarteko lehiaketara
Wikipedia osatzen duten milaka bolondresen artean, informazio baliagarriaz gain, argazkiak ere igotzen dituzte. 2010. urtean, Wiki Loves Monuments lehiaketa sortu zuten Herbehereetan, ...
Wikipedia osatzen duten milaka bolondresen artean, informazio baliagarriaz gain, argazkiak ere igotzen dituzte. 2010. urtean, Wiki Loves Monuments lehiaketa sortu zuten Herbehereetan, eta pixkana, mundu osora zabaldu da. Azken edizioan, 76 herrialdetako 1.500.000 monumenturen 1.700.000 argazki jaso zituzten.
Lehiaketa irailean antolatzen da urtero, eta aurten, Euskal Herrian bertan ere parte hartzeko aukera izango da,?Euskal?Wikilarien Kultur Elkarteari esker.?Euskal?Herriko ondarearen zerrenda osatu dute, eta hor agertzen den edozein monumenturen argazkiak bidalita parte har daiteke. Jasotakoen artean onenak aukeratu eta horiek bidaliko dituzte nazioarteko lehiaketara. Lanak aurkezteko epea irailaren 30ean bukatuko da.