Goroskt skate klubak izen-emate epea ireki die irristatzaileei
LAZKAO // Goierriko 6-16 urte arteko neska-mutilek skate irristaketan hasteko aukera izango dute. Egoitza Lazkaon duen Goroskt elkarteak zabaldu du ikasturteko matrikula. Urtean 140 euroko kostua du, eta 10 orduko ikastaroa barruan sartzen da.













