Ines Osinaga musikaria Lazkaon izango da bihar
Gerriko kultur elkarteak abian duen Hitz&Musik musikarien elkarrizketa saioetan, Ines Osinaga (Arrasate, 1982) gonbidatuko dute bihar. Aurreko saioetako formatuari harraituz, elkarrizketa egingo diote lehendabizi, musika-ibilbidea oinarri hartuta. Bukaeran, kontzertu akustiko laburra egingo du Osinagak. Saioa bihar izango da, 18:30ean, Gerriko elkartean.
Ines Osinaga Gose taldeko soinu jotzailea eta abeslaria da. Aurretik Ekon taldean ibili zen. Txikitan ikasi zuen trikitia, Maixa Lizarribarrekin. Gose taldearekin entzutea lortu du Osinagak. Trikitia eta musika elektronikoa uztartuta, euskal talde ospetsuenetakoa izatera iritsi da. 2005ean ekin zioten proiektuari, Arrasaten. Harrezkero, zazpi disko argitaratu dituzte; azkena Gosariak, 2014an.
Gerriko elkarteak antolatutako Hitz&Musik elkarrizketa saioetan, musikari ezagunak izan dituzte orain arte: Femin Muguruza, Gorka Urbizu eta Anari.