Patxi Lasa txirrindu proben antolatzaile lazkaotarra hil da
LAZKAO // Larunbatean hil zen, 58 urterekin, Patxi Lasa Rodrigo lazkaotarra, gaixotasun baten ondorioz. Lazkaoko Txirrindulari Elkarteko kide zen, eta nola Goierriko, hala Gipuzkoako nahiz Euskal Herriko lasterketa ugaritan antolatzaile eta laguntzaile...
LAZKAO // Larunbatean hil zen, 58 urterekin, Patxi Lasa Rodrigo lazkaotarra, gaixotasun baten ondorioz. Lazkaoko Txirrindulari Elkarteko kide zen, eta nola Goierriko, hala Gipuzkoako nahiz Euskal Herriko lasterketa ugaritan antolatzaile eta laguntzaile jardun izan zen, urte askoan. Lazkaoko elizan, atzo egin zioten azken agurra Lasari.