Ines Osinaga musikaria Lazkaon izango da gaur, hizlari eta kantari
Gerriko elkarteak abian duen Hitz&Musik musikarien elkarrizketa saioetan, Ines Osinaga (Arrasate, 1982) gonbidatuko dute, gaur. Aurreko saioetako formatuari jarraituz, elkarrizketa egingo diote lehendabizi, musika-ibilbidea oinarri hartuta. Bukaera...
Gaur 18:30ean hasiko da elkarrizketa-musika saioa, Gerriko elkartean.
Ines Osinaga Gose taldeko soinu jotzailea eta abeslaria da. Aurretik Ekon taldean ibili zen. Txikitan ikasi zuen trikitia, Maixa Lizarribarrekin.
Gose-rekin entzutea lortu du Osinagak. Trikitia eta musika elektronikoa uztartuta, euskal talde ospetsuenetakoa izatera iritsi da. 2005ean ekin zioten proiektuari, Arrasaten. Harrezkero, zazpi disko argitaratu dituzte; azkena 2014an, Gosariak.
Hitz&Musiken Fermin Muguruza, Berri Txarrakeko Gorka Urbizu eta Anari izanak dira, lehen.













