Claudio Chiapucci eta Txomin Perurena omenduko dituzte Ordiziako Marino Lejarreta Klasikoan
BIDEOA: I. Marino Lejarreta Klasika
BIDEOA: II. Marino Lejarreta Klasika
Antolatzaileek dagoeneko jakinarazi dituzte txirrindulari ohiz osatutako taldeak zeintzun izango diren. Honakoak dira:
Datorren urriaren 8an jokatuko da Ordizian III. Marino Lejarreta Klasikoa. Bost txirrindulariz osatutako taldeak 10:00etan abiatuko dira Ordiziatik, eta Itsasondo, Legorreta, Ikaztegieta, Alegia, Amezketa, Abaltzisketa, Larraitz eta Zaldibia lotzen dituen ibilbidea osatu beharko dute, irteera puntuan bukatuz. Aurtengoan, Claudio Chiapucci eta Txomin Perurena txirrindulari ohiak omenduko dituzte. Bezperan, bi txirrindulari ohiek hitzaldia egingo dute Barrena kultur etxean.
Marino Lejarreta: Marino Lejarreta, Luis Mari Dia de Otazu, Valetin Dorrondoro, Jokin Mujika eta Paco Rodrigo. Claudio Chiapucci: Claudio Chiapucci, Jose Mari Ahedo, Alberto Martinez, Ezequiel Mosquera eta Iñaki Murua. Joseba Beloki: Joseba Belokin, Unai Etxeberria, Pedro Horrillo, Aitor Kintana eta Javier Mauleon. Alvaro Pino: Alvaro Pino, Unai Etxebarria, Jose Angel Gomez Marchante, Martin Perdiguero eta Joan Reina. Biorace/Born: Mathieu Hermans, Antonio Fernandez, Iker Flores, Igor Gonzalez de Galdeano eta Isaas Suarez..