Esparruko egunean, etzi, mendi igoera eta erromeria izango dira
Lazkaotarrek Esparru mendiko erromeria-eguna ospatuko dute, etzi. Herriko plazatik oinez 09:00etan abiatuko dira, suziria bota ondoren. Behin gailurrean, 12:00etan ikurrinari omenaldia egingo zaio. Dantzariak, txistulariak eta bertsolariak izango dira....
Bezperan, gaua pasatzera joango da talde bat. 17:30ean irtengo dira plazatik. Kanpalekuan, gauean, Altxorraren bila jolasa egingo dute. Plazan, 19:00etan, buruhandiak eta Antzar Gazteak txistulariak aterako dira.
Amalur ere Esparrura
Ohiturari segiz, Amalur elkar-teak eta ikastolak igandean Esparrura egingo dute txangoa. Mendizaleei Esparrura joateko eta bazkaltzen bertan geratzeko deia egin die Amalurrek.













