Gatibu, beste hainbat talderen artean
Musika eskaintza zabala izango da gaurtik astelehenera bitartean Urretxuko Santa Anastasia jaietan. Bat nabarmentzekotan, Gatibuk –irudian– bihar gauean, 00:15ean, Gernikako Arbola plazan joko duena nabarmendu daiteke. Udan eman dituen kontzertu bakanetan harrera bikaina izan du Alex Sarduiren taldeak. Gaur, toki berean, V. Hip Hop jaialdia izango da, eta gaztelekuan eta txosnetan ere izango da zer aditua. Erromeriak, txistulari alardea eta txalaparta saioa ere izango dira datozen lau egunetan.
Gaur, ostirala
· 20:00. Gatazka, Gaztelekuan.
· 23:00. V. Hip-Hop jaialdia, Gernikako Arbola plazan. Urretxu-Zumarragako Z Warriors, Throw Rap eta Mini14Flows&J. Jayber, eta Galiziako Ricky Hombre Libre.
· 23:00. Trikuarri, Skabidean, Bad Sound System eta Selektah Stepi, Gaztelekuan.
Bihar, larunbata
· 23:00. Txistularien alardea Iparragirre plazan.
· 00:00. Hilkar, El sonido de la metralla eta Revolta Permanent. Gaztelekuan.
· 00:15. Gatibu taldearen kontzertua, Gernikako Arbola plazan.
Etzi, igandea
· 13:00. Bentazarreko Mutiko Alaiak, Iparragirre kalean.
· 19:00. Zuhaitzaren Soinua kolektiboaren txalaparta saioa.
· 22:30ean, Guri5! eta DJ Bull, txosnetan, Gernikako Arbola plazan.
· 00:30. Fan&Go taldeareki erromeria, Gernikako Arbola plazan.