Ordiziako kaleak hartuko dituzte saltokiek
Ordizian merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu elkarteak, Ordiziako udalaren laguntzarekin, 14. stock eta kale azoka egingo du irailaren 22an eta 23, ostiralean eta larunbatean. Ekintza horrekin, Ordiziako saltokiak kalera aterako dira eta prezio oso erakargarrietan, salgai jarriko dituzte produktu ugari.
Aurreko edizioek izandako arrakasta ikusita, beste behin ere, Ordiziako kalea saltokien erakuslehio bihurtuko da. Ekimen horretan bi ekintzek bat egingo dute; stock azoka batetik, Plaza Nagusian eta kale azokak, produktuak saltokien aurrealdean aurkeztuta.
Parte-hartzaileak
Dendari eta herritarrentzat erreferente bihurtu den ekimen horretan 16 saltokik parte hartuko dute. Kale azokako parte hartzai-leak Gofi haurren moda, LUA moda, Vicuña Sport, Oskarbi zapata-denda, GEÊ moda, Vicuña Confección, Lena lentzeria, Ttipi-Ttapa emakume eta gazteen moda eta Irurena lentzeria-mertzeria izango dira. Denda ordutegian aterako dituzte produktuak kalera.
Stock azokan berriz, Bide modak, Josetxo Marinek, Koska goxoki dendak, Mirentxuk, Narai haur jantzien dendak, Ness eta Porfirio Fernandezek parte hartuko dute. Stock azoka 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara egongo da irekita.
Stock eta kale azokarekin «proposamen erakargarri bat» eskaini nahi du Ordizianek.