Bihartik igandera, 30 garagardo izango dira aukeran Beasaingo plaza azpian
Bihar hasi eta larunbatera bitartean, 30 garagardo mota desberdin dastatzeko aukera izango da Loinazko San Martin plaza azpian, euskal presoen eskubideen alde antolatutako Garagardo Azokan. Azoka egunero zabalduko dute, 18:00etatik 01:00etara. 30 garagardo horietatik zazpi Euskal Herrikoak dira, guztiak artisau eran egindakoak. Aurten gainera, lehenengo aldiz, glutenik gabeko garagardoa ere jarriko dute aukeran.
Garagardo pitxarra 2,50 euro kostatuko da eta garagardo bakoitza, 3,50 euro. Edanari laguntzeko, jana ere eskainiko dute garagardo azokan. 26 euroan egongo da menua, ukondoa, bi saltxitxa, patata bixiak, postrea eta bi garagardoz osatua. Banaka hartzeko aukera ere izango da, eta oilasko hegoak ere bai.
Ostiralean, 19:30ean, elkarretaratze ibiltari berezia egingo dute, Bideluzetik Zubimuzura.