Bizikleta martxa egin dute Legazpin, Mugikortasun Iraunkorraren Astean
150 bat lagunek parte hartu zuten Laubidetik Mirandaolara egindako ibilbidean
Bizikleta Martxa egin zuten atzo Legazpin. 150 bat pertsona elkartu ziren eta giro alai batean Laubidetik Mirandaolaraino egin genuen bira. Amaieran txirrindu materiala bete hamabost sorta zozkatu zituzten. Udaletik eskerrak eman nahi dizkiete parte hartu zuten guztiei, bereziki Telleriarteko T.E. eta Korosti Txirrindulari Taldeari.













