EH Bilduk Kataluniako gertakariak salatzeko elkarretaratzeak deitu ditu gaurko
Kataluniarekin bat, demokraziarekin bat lemapean, EH Bilduk elkarretaratzeak deitu ditu gaurko herriz herri. Kataluniako prozesua eta urriaren 1eko galdeketa babestu, eta Espainiar Estatua Katalunian izaten ari den “jarrera errepresiboa” salatu nahi dute. EH Bilduk azaldu du “autonomien estatua hil” egin dela, hare gehiago “beraiek hil” dutela diote. Hala, “mobilizazioa ezinbestekoa” dela uste dute, “bai hemen eta bai Katalunian”. Hori dela eta, herritarrei deia egin diete gaur iluntzean, herrietako udaletxeen aurrean egingo diren elkarretaratzeetan parte har dezaten.
Bestalde, EH Bilduk jakinarazi du bilera erronda bat egingo duela eragile politiko, sozial eta sindikalekin, “Kataluniako herriari babesa nola adierazi eta Euskal Herrian ere bide propioa egitea nola artikulatu” erabakitzeko.
Elkarretaratzeak gaur iluntzean izango dira, udaletxe aurreetan. Momentuz hauek dira zehaztutako deialdiak:
- Beasain. 19:00etan. Plazan, udaletxe aurrean.
- Ordizia. 19:00etan. Plazan, udaletxe aurrean.
- Lazkao. 20:00etan. Plazan, udaletxe aurrean.
- Urretxu-Zumarraga. 19:00etan, Areizaga-Kalebarren plazan (EH Bilduk, LABek eta Irabazik deituta)