Erramun Martikorena, ‘Handia’ eta ‘Go!azen’, Zelai Arizti aretoan
Hirutek enpresak, ButaK 21 zineklub taldeak eta Urretxu eta Zumarragako operaren lagunek denboraldi honetan Zelai Arizti aretoan egongo diren emanaldiak aurkeztu dituzte. Urriaren 21ean Handia pelikula emango dute, martxoan Go!azen
Hirutek enpresak, ButaK 21 zineklub taldeak eta Urretxu eta Zumarragako operaren lagunek denboraldi honetan Zelai Arizti aretoan egongo diren emanaldiak aurkeztu dituzte. Urriaren 21ean Handia pelikula emango dute, martxoan Go!azen telesailaren filma berria emango dute eta Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko eta Menditourreko pelikulak ere ikusi ahal izango dira. Gainera, Erramun Martikorena abeslariak kontzertua emango du azaroaren 24an.
Zineklubari dagokionez, hilaren 29an Verano 1993 emango dute, urriaren 20an Manchester frente al mar, urriaren 27an El viajante, azaroaren 10ean Rosalie Blum, azaroaren 24an El otro lado de la esperanza eta abenduaren 15ean Loving.
Zine komertziala
Zine komertziala ere egongo da. Urriaren 12an Go!azen ikusi ahal izango da, doan. Martxoaren 3an, berriz, Go!azen berria aurkeztuko dute. Lehenago, urriaren 21ean, Handia ikusteko aukera egongo da. 19:30eko emanaldian Joseba Usabiaga aktoreak eta zuzendarietako batek parte hartuko dute. Filma aurkeztu eta galderak erantzungo dituzte.
Bestalde, azaroaren 4an eta 5ean Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinearen Asteko pelikulak emango dituzte eta azaroaren 17an Menditour jaialdikoak (Solo base, Blocheads eta Dodo’s delight dokumentalak, hain zuzen ere).
Opera eta ballet emanaldiei dagokienez, gaur 20:15ean Txirula magikoa emango dute, urriaren 3an La boheme, azaroan Don Giovanni, abenduaren 5ean Intxaur-hauskailua, urtarrilaren 16an Rigoletto, otsailaren 7an Tosca, martxoaren 6an Carmen, apirilaren 4an Macbeth eta ekainaren 12an Zisneen aintzira. Martxoan sorpresa bat egongo da: pop musika emanaldi bat.
Bukatzeko, Hirutek enpresak kontzertu bat ere antolatu du. Azaroaren 24an, 20:15ean, Erramun Martikorenak eta Mikel Markezek abestuko dute Zelai Arizti aretoan. Martikorenak kontzertuak emateari utzi dio, osasun arazoak direla eta. Hala, Iparraldeko abeslaria zuzenean entzuteko azken aukeretako bat izango da.