Elkarretaratzeak egin dituzte Goierriko hainbat herritan urriaren 1eko galdeketa babesteko
Ordiziako plazako elkarretaratzea
Goierriko hainbat herritarrak Katalunian urriaren 1erako deituta dagoen galdeketari elkartasuna agertu diote Beasainen, Ordizian, Urretxu-Zumarragan, Lazkaon eta Zaldibian egindako elkarretaratzeen bitartez. EH Bilduk egin ditu deialdiak hasiera batean,
Kataluniarekin bat, demokraziarekin bat lemapean, baina elkarretaratzeetan alderdi politiko gehiagotako ordezkariek ere parte hartu dute. Beasainen, esaterako, EAJko ordezkariak izan dira, eta Ordizian, Ordizia Orainekoak ere bai. Urretxu-Zumarragan, aldiz, elkarrekin egin dute deialdia EH Bilduk, LAB sindikatuak eta Irabazik.
Kataluniako prozesua eta urriaren 1eko galdeketa babestu, eta Espainiar Estatua Katalunian erakusten ari den jarrera salatzeko baliatu dituzte herritarrek elkarretaratzeak.
-
-
Urretxu-Zumarraga
-
-
Beasain
-
-
Lazkao
-
-
Zaldibia