Gaur eta bihar stock eta kale azoka egingo dituzte Ordizian
Ordiziako stock eta kale azokari hasiera eman diote gaur goizean. Dendarientzat eta herritarrentzat erreferente bihurtu den ekimen horretan 16 saltokik parte hartuko dute. Kale azokako parte hartzaileak Gofi haurren moda, LUA moda, Vicuña Sport, Oskarbi zapata denda, GEÊ moda, Vicuña Confeccion, Lena lentzeria, Ttipi-Ttapa emakume eta gazteen moda eta Irurena lentzeria-mertzeria izango dira. Denda ordutegian aterako dituzte produktuak kalera.
Stock azokan, Bide modak, Josetxo Marinek, Koska goxoki dendak, Mirentxuk, Narai haur jantzien dendak, Nessek eta Porfirio Fernandezek parte hartuko dute. Stock azoka 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara egongo da irekita.