La Caixak 3.500 euro eman dizkio Zumarragako Udalari, langabetuei laguntzeko
La Caixak 3.500 euro eman dizkio Zumarragako Udalari, Ekimena proiekturako. Egitasmo honen helburua herriko langabetuei lana bilatzen laguntzea da. Langabetuak Argixao industrialdean elkartuko dira eta han egingo dituzten saioetan lana
La Caixak 3.500 euro eman dizkio Zumarragako Udalari, Ekimena proiekturako. Egitasmo honen helburua herriko langabetuei lana bilatzen laguntzea da. Langabetuak Argixao industrialdean elkartuko dira eta han egingo dituzten saioetan lana bilatzen trebatuko dira. Saioak Saregintzak koordinatuko ditu eta langabetuek elkarri lagunduko diote. Hamabost lagunentzako tokia dago eta oraindik bost plaza daude. Parte hartu nahi dutenek Zumarragako udaletxean eman behar dute izena. Datorren ostirala da horretarako azken eguna. Egitasmo hau 22 eta 55 urte arteko langabetuei zuzendua dago.